Mistral, Gabriela
(Jaiotza izenez, Lucila Godoy Alcayaga). Txileko olerkaria (Vicuña, 1889 - New York, 1957). Irakaskuntzaren inguruan murgildurik eman zuen bizitza guztia, nekazari inguruetan irakasle, hasieran, eta erantzunkizun handiagoko karguetan, ondoren. Horrela, parte-hartze zuzena izan zuen Mexikoko irakaskuntzaren antolakuntzan. Kontsul izan zen Napolin, Lisboan, Rio de Janeiron eta Los Angelesen, eta zenbait kargu bete zuen Nazioen Erakundean eta NBEan. Idatzi zituen olerkietan gehien erabiltzen zituen gaiak barne minak, izadia, lana, nekazarien miseria, emakumearen askatasuna eta haurtzaroa dira. Lehen idazlanean, Desolación (1922) olerki liburuan, ageri dira jadanik haren lan osoan aurkitzen diren gaiak, mina eta maitasuna. Gabriela Mistralek idatzi zituen beste poema bilduma aipagarri batzuk Sonetos de la muerte (1914, Heriotzaren hamalaurunak), Ternura (1924), Tala (1938), Selección de la autora (1957), Nubes blancas eta Lugar (1954, Lekua) dira. v 1945ean Literaturako Nobel saria irabazi zuen.