Mitchell, Peter Dennis
Britainiar kimikaria (Mitcham, Ingalaterra, 1920 - 1992). Teoria bat proposatu zuen zelula bizian energia nola garraiatzen eta metatzen den azaltzeko. 1978an Kimikako Nobel saria jaso zuen azterketa horiengatik. Cambridgeko Unibertsitatean egin zituen ikasketak; 1955ean Edinburgoko Unibertsitateko Biologia Kimikoko sailaren zuzendari izendatu zuten, baina osasun arazoak zirela-eta bertan behera utzi behar izan zuen. 1964-1986 bitartean Glynn Ikerketa laborategiko zuzendari izan zen, Cornwallen, Ingalaterran, eta mitokondriek energia nola metatzen duten aztertu zuen batez ere.
- mistral
- Mita, Luigi Ciriaco de
- Mitanni
- Mitchell, Arthur
- Mitchell, Joni
- Mitchell, Peter Dennis
- Mitchum, Robert
- miter
- Mithat Paxa
- Bithiriña
- Mitikile