mangosta
iz. Zool. Felidoen familiako zenbait animalia basatiren izena. v Mangosta arrunta (Mungos mungo). Gorputz luzarana izaten du, 40 cm inguru luze, muturra eta isatsa luzeak, eta hanka laburrak. Ilea berriz latza du, kolorez gris horixka eta zerrenda beltzekikoa. Afrikako Saharaz hegoaldeko ibai inguruetan bizi da, talde handitan. Termiten lur-tontorretan egiten ditu galeriak. Orojalea da. v Indiako mangosta arrea (Herpetes edwardsi). 45 cm inguru luzea eta ile luze latzekoa. Kolorez grisa eta orban zuriekikoa da. Oso malgua eta lasterra da, kobra hiltzeko gai den ugaztun bakarretakoa. Indiako baso laiotzetan bizi da. Ugaztun txikiak, txoriak eta suge pozoitsuak jaten ditu.