mangostan
iz. Bot. Gutiferoen familiako fruitu-zuhaixka, berez Malaka uhartekoa baina tropiko aldeko beste herrialde askotan ere landatzen dena (Garcinia mangostana). Hosto zabal larrukara izaten du, fruitu gorria, baia egiturakoa eta mami zuriz bildutako haziak dituena, baratxuri alearen antzekoak. Haziaren gaineko mamia da jaten dena, eta duen ahogozoagatik oso aintzat hartua da. Fruituaren eta enbor-adarren azalean duen izerdia oihalei kolorea emateko erabiltzen da.