Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

mangle

iz. Bot. Ameriketako tropikoko lurraldeetan hazten den zuhaitz zain-handia, berezkoez gainera zenbait kimu ere zain bihurtzen dituena (Rhizophora mangle). Hosto luze punta-zorrotzak eta mordotan antolatuak izaten ditu, palmondoaren antzekoak. Hostoak, azala eta fruitua tindagaiak egiteko erabiltzen dira, zura berriz uretan egon behar duten eraikuntzak egiteko.