Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Manhattan

Estatu Batuetako uhartea, Ozeano Atlantiko kostaldean, Hudson ibaiaren bi adarren artean, New York hirian; 80 km2 eta 2.000.000 biztanle inguru. Uharte honetan dago New York hiriko parterik garrantzizkoena; hirigunea da, eta han daude finantza erakundeen eta enpresa nagusien egoitzak. New York eratzen duten bost barrutietatik handiena da. Peter Minuit holandarrak bertako indiarrei erosi zien uhartea 1662an, 24 dolarreko balioa zuten salgaiekin ordainduz.