maniako-depresibo, psikosi
Med. Adimenaren eritasuna, ernaldiak (euforia) eta goibeltasun aldiak (beheraldiak) aldizkatzea ezaugaurri duena. Euforia eta beheraldien maiztasuna, proportzioa eta intentsitatea guztiz aldakorra da: aldi maniako arinen ondoren aldi depresibo sakonak gerta daitezke; badira aldi maniako anitz eta aldi depresibo bakarra jasaten duten gaixoak, eta alderantziz. Euforia aldietan gaixoa asaldaturik agertzen da (hartarako arrazoi objektiborik ez dagoela), pentsamendua azkartzen zaio, ideiak arrapaladan sortzen ditu, buru nahasketa edo harrotasuna ageri du, etab. Batzuetan, gaixoak eragozpenak aurkitzen baditu sumin daiteke, eta baita arriskutsu bihur ere. Depresio aldietan, berriz, sintoma nagusia melankolia da eta gaixoak tristura handia, pentsatzeko moteltasuna, gogo ahula, gutxiagotasun sentimenduak, etab. erakusten ditu, eta bere buruaz beste egiteko joera ere izan dezake.
- mangolino
- mangosta
- mangostan
- Manhattan
- mania
- maniako-depresibo, psikosi
- manierismo
- manierista
- manifestatu, manifesta, manifestatzen
- manifestazio
- manifestu