mania
iz. Psik. Euforia patologikoa, neurriz gaindiko jarduna ezaugarri dituen ondoez psikikoa. Maniak jotako eriek gogo aldarte ugari izaten dituzte, eta erraz aldatzen dira alaitasunetik haserrera, ez dituzte beren ideiak egoki lotzen, barre eta negar asko egiten dute, etab. Psikosi maniako-depresiboaren ondorioz sortzen da gehienetan. Maniatik sendatzeko drogak erabiltzen dira. || Zerbaitekiko neurriz gaindiko ardura patologikoa adierazten duen atzizkia: Kleptomania, piromania,…