mango
iz. Bot. Anakardiazeoen familiako zuhaitza, udareondoaren itxurakoa eta haren neurritsukoa, 15 m inguru luzea (Mangifera indica). Bizkor hazten den enbor zuzena eta adartsu samarra izaten du, azal beltz zimurrekoa; hostoak berriz gogorrak eta lantza itxurakoak ditu, eta lorea hori usaintsua. Berez Asiako ekialdekoa da, baina Ameriketako lurralde beroetan eta Afrikan ere oso zabaldua dago gaur. v Delako zuhaitzaren fruitua, giltzurrun baten itxurakoa, azal-gogorra eta kolorez hori gorrixka, jateko oso mami gozoa duena.