Mangano, Silvana
Aktore italiarra (Roma, 1932). Edertasun lehiaketa nagusietako garaile izanik ere, pertsonaia ilunak jokatu zituen zineman De Santis zuzendariak Arroza mikatza (1949, Riso amaro) filmeko protagonista hartu zuen arte. Geroztik, filmografia labur bikaina osatu du Italiako zinemagile nagusiekin. L. Visconti zinemagilearekin egin ditu film nagusiak: Heriotza Venezian (1971), Luis II.a Bavariakoa (1972), etab. Pasolinirekin ere egin ditu zenbait lan, Teorema (1968) filma besteak beste.
- manexina
- Manezaundi
- Manfredi, Nino
- Manganelli, Giorgio
- manganeso
- Mangano, Silvana
- mangle
- mango
- Mangold, Robert
- mangolino
- mangosta