MacLeod, John James Rickard
Britainia Handiko fisiologoa (New Clunie, 1876 - Aberdeen, 1935). Cleveland-go, Torontoko eta Aberdeen-go unibertsitateetan irakasle izan zen. Garrantzi handiko laborategia sortu zuen. Berari eta F. G. Banting-i 1923an Medikuntza Nobel saria eman zieten, intsulina aurkitu zutelako. Lan azpimarragarriak ditu, besteren artean: Diabetes, Its Pathological Physiology (1913), Physiology and Biochemistry in Modern Medicine (1916) eta Carbohydrate Metabolism and Insulin (1926).