Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

MacLaurin, Colin

Eskoziar matematikaria (Kilmodan, 1698 - Edinburgo, 1746). Gazte gaztetatik erraztasun handia izan zuen matematiketan, eta 19 urte zituela Aberdeen-go unibertsitatean matematika irakasle hasi zen. Edinburgoko unibertsitatean ere irakatsi zuen. Geometria eta aljebra lan garrantzitsuak egin zituen, gehien aztertu zuen alorra kalkulu infinitesimala izan zen arren; alor horretan bere obrek duten garrantzia dela eta Newton-en jarraitzailetzat hartzen da. Bere izeneko segidagatik ezagutzen da batez ere.  v  MacLaurinen segida. Taylor-en segidaren berezitasun bat da; funtzio bati polinomio baten bidez egiten zaion hurbilketaren kasu berezia alegia, hurbilketa 0 puntuan egiten denean. ƒ funtzio erreala delarik, eta 0-a duen tarte jakin batean funtzio horren ƒ(r) (r=1,2,..) funtzio deribatua delarik, formulazio hau du MacLaurin-en segidak:          



 MacLaurinen segida Taylor-en segidan a=0 ordezkatuz lortzen den segida da. ik. Taylorren segida.