MacLeish, Archibald
Estatu Batuetako olerkaria (Glencoe, 1892 - Boston, 1982). Lehen Mundu Gerran parte hartu ondoren, Zuzenbide ikasketak egin zituen Harvard-eko Unibertsitatean. Parisen bizi izan zen, eta han zegoela (1923-28) hasi zen poesia idazten. Garai horretan Pound-ek eta Eliot-ek eragin nabarmena izan zuten MacLeish-en literatura lanetan. Bere obra nagusiak: The Pot of Earth (1925, Lur ontzia), The Hamlet of A MacLeish (1928), Konkistatzailea (1932, Pulitzer saria, Bernal Díaz del Castilloren La Verdadera historia de los sucesos de la conquista de la Nueva España obran oinarritua). 1952an Collected Poems (1917-52) izeneko lanak argitaratu zituen, eta ondoren J. B. (1958) eta Herakles (1967), Poetry and Experience (1961) saiakera liburuak, eta beste olerki liburu bat: The Wild Old Wicked Men and Other Poems (1968). Azken lanen artean The Human Season; Selected Poems (1972, Gizakiaren sasoia; poema hautatuak) da aipagarriena.