Mäckler, Christoph
Alemaniar arkitektoa (Frankfurt, 1951). Arkitektura Darmstadt-eko eta Aachengo unibertsitateetan ikasi zuen. 1976-1978 urteen bitartean O.M. Ungers-ekin eta Gottfried Böhm-ekin lan egin zuen. Berlinen Schinkel sari ospetsua lortu zuen 1979an. Behin titulu hori lortu zuenean lehenengo estudioa zabaldu zuen bere jaioterrian, arkitektura eta hirigintza lanetan aritzeko. Handik hiru urtera hiri horretako udaletxean lan egin zuen. 1987an Frankfurterako proiektua erakutsi zuen Berlingo Arkitektura Museoan. 1988an Berlingo Kunsthalle-n erakutsi zuen bere lana, eta handik urtebetera Parisen. 1991n Veneziako Bi Urtekoan parte hartzeko hautatu zuten. Irakasle gisa aritu da Kassel-en, Braunschweig-en eta Napolin. Egin dituen lanen artean aipagarriak dira Sossenheim haurtzaindegia eta Arte Institutuaren eraikinaren zabaltze lanak Frankfurt-en, Konstantza aintzirako etxebizitzak, Berlingo Kulturunea, Negozioen gunea Lindencorson (1993), eta Kantziler federalaren kabinetea (1994).