MacNamara, Robert Strange
Estatu Batuetako politikaria (San Francisco, 1916). Kaliforniako unibertsitatean eta Harvard University School of Bussines eskolan egin zituen ikasketak. Azken eskola horretan irakasle ere izan zen ondoren, 1940-1943 bitartean. 1946an Ford Motor Company enpresan sartu zen, eta lehendakariorde (1955-60) eta lehendakari (1960-61) izan zen. Alderdi errepublikarreko kide izan arren, alderdi demokratatik lehendakari zen Kennedyk defentsa idazkari izendatu zuen 1960ko abenduan. Johnson-ekin ere kargu berean jarraitu, eta Vietnamgo gerrako erasoaldiaren ardura izan zuen (1965-67). Bere estrategiak porrot egin ondoren dimisioa aurkeztu zuen, eta 1968an Munduko Bankuko lehendakari izendatu zuten.