MacMillan, Edwin Mattison
Estatu Batuetako fisikaria (Redondo Beach, 1907 - 1991). Fisikako ikasketak bukatu ondoren, Kaliforniako unibertsitatean irakasle izan zen 1947tik aurrera. Neptunioa aurkitu zuen. 1945ean, beste ikerlari batzuekin batera, sinkrotroia asmatu zuen. 1951n Fisika Nobel saria eman zioten hari eta Glen T. H. Seaborg-i, uranioaz haraindiko gai bakun berriak aurkitu zituztelako. 1963an Bakearen Atomoak saria eman zioten.