Mackintosh, Charles Rennie
Britainia Handiko arkitekto, dekoratzaile eta diseinatzailea (Glasgow, 1868 - Londres, 1928). Arrazionalismoaren bultzatzaile nagusietakoa eta bere herriko modernismoak izan zuen artista nagusietakoa izan zen. The Four taldea osatu zuen beste hiru ikaskiderekin. Lehendabiziko lan garrantzizkoan, The Glasgow Herald egunkariaren egoitzan (1894), akademizismoaren eta gainerako estiloen aginduak alde batera utzi zituen. Egin zituen lanen artean hauek ditu azpimarragarri: Glasgow inguruetako etxaldeak (1899), Glasgow-eko Arte Eskolako egoitza eta liburutegia (1909), Turingo Erakustaldian aurkeztutako Eskoziako eraikuntza (1902), etab.