Lynen, Feodor
Alemaniar biokimikaria (Munich, 1911 - Munich, 1979). Municheko Unibertsitateko katedraduna izan zen 1942 eta 1979 urteen artean. 1974an Nobel saria eman zioten kolesterolari eta gantz azidoen metabolismoari buruz egindako ikerketengatik. Kolesterolak bihotzeko eritasunetan duen eragina azaltzeko garrantzi handiko lanak egin zituen.