Mediterraneo itsasoko ipar-mendebaleko golkoa, Creuseko lurmuturraren eta Rhône ibaiaren deltaren artean. Sakonera txikikoa baina arriskutsua da, inguruko haizeek ekaitzak eragiten baitituzte. Port Vendres eta Sète dira bertako hiri eta portu nagusiak.