Lynch, David
Estatu Batuetako zinema zuzendaria (Montana, 1946). Hogeita bat urte zituela eginiko film batez Mel Brooks ekoizleak interesa harturik Lynch gaztea Gizon Elefantea (1980, The Elephant Man) istorio irudimenez betea egiteko aukeratu zuen. Blue Berret (1986) du beste film aipagarri bat. Twin Peaks telebistako sail ospetsu bezain kritikatua sortu eta egin zuen. 1990ko hamarraldian lan garrantzitsuak egin zituen. 1990ean Bihotz basatia estreinatu zuen, Cannes-eko Urrezko Palma lortu zuena. Urte berean Twin Peaks telebistarako saila egin zuen, eta handik bi urtera, sail horren zinemarako bertsioa egin zuten: Twin Peaks: Fire, Walk with me. Baina film horrek ez zuen telebistan adinako arrakastarik izan zineman. Bere azken lana, Bigarren mailako errepideak (1996), lan handia izan zen, era askotako iritziak jaso zituena ikusleen eta kritikaren aldetik.