Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Loy, Myrna

(Jaiotza izena, Myrna Williams). Estatubatuar antzezlea (Helena, Montana, 1905 - New York, 1993). 1926an hasi zen Hollywooden lanean, Ben Hur filmeko rol xume batean. Ordutik aurrera, banpiresa misteriotsuaren lana egin zuen film askotan, baina benetako ospea The Thin Man (1934, Gizon mehea) film sortarekin etorri zitzaion. Bertan detektibe protagonistaren (William Powell) emazte eder, alai eta buru-argiaren rola bete zuen. Beste film aipagarrien artean ditu: Fu Mantxuren maskara (1932), Ziegfield handia (1936), Euri garaia iritsi da (1939), Gure bizitzako urterik onenak (1946), Terrazatik (1960) eta Deiadar bat lanbroan.