Lozère
Frantziako erdi-hegoaldeko departamendua, Massif Central-en hego-ekialdean, Languedoc-Rousillon eskualdearen hego-ekialdean. 5.170 km2 eta 74.294 biztanle [48]. Prefetura hiria, Mende. Suprefetura hiria, Florac. Eskualde menditsua dela esan daiteke oro har. Eskualdearen iparraldeak Marguerideko mendiek (1.554 m. Truc de Randon gailurra) hartzen dute; mendi horiek ekialderantz luzatzen dira. Ipar-mendebalean eta mendebalean sumendiek sortutako Aubrac-eko goi-ordokia dago; hego-ekialdean Cevenas mendialde granitikoa (Lozère mendia, 1.702 m; Bougès mendia, 1.424 m). Ekonomia jarduera nagusiak abeltzaintza (behi eta ardi azienda) eta janari industria (Roquefort gazta) dira. Bigarren Mundu Gerraz geroztik jende askok utzi du Lozereko departamendua.