Lowry, Lois
Estatubatuar idazlea (Honolulu, Hawaii, 1937). 1970eko hamarkadan hasi zen haur literaturako idazle gisa nabarmentzen, eta oso aipamen onak jaso izan ditu kritikarien aldetik. Newbery saria irabazi zuen 1990ean Number the Stars (1990, Izarrak zenbatu) liburuarekin, eta beste Newbery sari bat 1994an The Giver eleberriarekin (Emailea). Beste liburuen artean ditu: A Summer to Die (1977, Uda bat hiltzeko), Anastasia Krupnik (1979), Anastasia Again! (1981, Anastasia berriz), Anastasia's Chosen Career (1987, Anastasiaren karrera hautatua), All About Sam (1988, Sami buruzko guztia).