Lowell, Percival
Estatu Batuetako astronomoa, Amy Lowell-ren anaia (Boston, 1855 - Flagstaff, Arizona, 1916). Marte planetari buruzko azterketa sakonak egin zituen eta Marten gainazalean ubideak zeudela frogatu nahi izan zuen 1893. urteaz geroztik. Le Verrier astronomoaren metodoa ondu ondoren Neptuno aurkitu eta beste planeta bat ikusi zuen harantzago. 1915ean zehaztu zuen planeta berri horren orbita zein zen eta non behar zuen. 1930ean Tombaugh astronomoak, Lowellek aurrez esan zuen bezala, aurkitu zuen Pluton planeta.