Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lo-Yang

Txinako ekialdeko hiria, Honan probintziako ipar-mendebalean, Lo ibaiaren eta Singango burdinbidearen ertzean. 978.000 biztanle. Bi alde ditu: sortaldeko hiria eta sartaldeko hiria. Merkataritza eta industriagune garrantzitsua (ehungintza, porlana, kimika, mekanika). Arte, kultura eta arkeologia aztarna asko du. Hiri zaharra K.a. XII. mendean sortu zuten eta oso oparoa izan zen Han eta Tang-en garaietan.