Loynaz, Dulce María
Kubatar idazlea (Habana, 1903 - Habana, 1997). Etxe oneko familia batean jaio zen, eta Zuzenbide ikasketak egin zituen Habanan. Asko bidaiatu zuen munduan zehar. Gazterik hasi zen La Nación egunkarian poemak argitaratzen. Kubako Hizkuntzaren Akademiako kide izan zen. 1986an Literaturako Sari Nazionala irabazi zuen, eta 1992an Cervantes saria eman zioten Madrilen. Lan aipagarrienen artean ditu: poemen artean Versos (1938), Juegos de agua (1947), Obra lírica (1965); eleberrien artean Jardín (1951); prosan idatzitako poemen artean Poemas sin nombre (1953); eta bidaia kroniken artean Un verano en Tenerife (1958).
- Lowlands
- Lowry, Lois
- Lowry, Malcolm
- Loy, Myrna
- Lo-Yang
- Loynaz, Dulce María
- Loza
- Lozen
- Lozère
- lozorro
- Lr