Lowie, Robert Harry
Austriar jatorriko Estatu Batuetako etnologoa (Viena, 1883 - Berkeley, Kalifornia, 1957). Franz Boas alemaniar antropologoaren ikaslea izan ondoren Berkeley-ko unibertsitateko irakasle izan zen. Estatu Batuetako indiarrei buruzko lan monografiko ugari argitaratu zituen: Culture and Ethnology (1917, Kultura eta etnologia), Primitive Society (1920, Antzinako gizartea), Origin of State (1927, Estatuaren jatorria),The History of Ethnological Theory (1937, Teoria etnologikoaren historia) eta Social organization (1948, Gizarte antolakuntza).