Louvreko museoa
(Fr. Musée du Louvre). Frantziako museo nagusia, mundu osoko aberatsenetakoa. Parisen dago, Sena ibaiaren eskuinaldean. Frantziako erregeen egoitza izan zen museo bihurtu aurretik; Filipe Augustok gotorleku bat eraiki zuen bertan 1204an, Karlos V.a Frantziako eta Nafarroako erregeak (1322-1328) jauregi bihurtu zuen eta XVI. mendetik aurrera guztiz eraberritu zen, Frantzisko I.a erregearen ekimenari jarraituz. 1791. urtean bihurtu zen museo, eta aurreko erregeen arte bildumekin batera, bertara eraman ziren Napoleonek eta ondoko gobernariek bereturiko obrak.