Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Loiret

Frantziako erdi-iparraldeko departamendua, Parisko hegoaldean, Centre izeneko eskualdean [45]. 6.812 km2 eta 535.669 biztanle. Prefetura hiria, Orléans. Suprefetura hiriak: Montargis eta Pithiviers. Frantziako gari sail oparoenetakoa den Beauce lurraldeak hartzen du Loiret departamenduko ipar-mendebala. Ipar-ekialdea ere nekazaritzari (garia, garagarra, abere hazkuntza) emana dago. Departamenduko hegoaldean basoak dira nagusi eta eremu honetan ere nekazaritza, abere hazkuntza eta baso ustiakuntza dira jarduera nagusiak. Industria (mekanika eta tresneria elektrikoa, kautxua, kimika industria eta zurgintza) Orléanseko hiriburuan dago.