Loiu
Bizkaiko iparraldeko udalerria (Txorierri). Mugak: iparraldean Laukiz eta Gatika; ekialdean Mungia eta Derio; mendebalean Erandio, eta hegoaldean Sondika eta Zamudio. 15,28 km2. 1997ko datuen arabera, 1.660 biztanle ditu (loiuarrak). Auzo nagusiak: Elotxelerri, Lauro, Zangroiz eta Zabaloetxe (herriburua). Asua ibaiak igarotzen du. Hizkuntza banaketa 1996an: 887 euskaldun, 340 ia euskaldun eta 443 erdaldun. Ekonomia jarduera nagusiak industria (arte grafikoak, altzairugintza, industria mekanikoa, ehungintza, eraikuntza) eta nekazaritza (250 inguru baserri) dira. Aipagarri dira XII. mendeko San Pedro eliza (XVII. mendean zaharberritua), San Migel ermita, Loiuko oinetxea eta Zangroizko dorretxea. v Historia. 1966-1982 urteetan Bilboko hiriaren mende egon zen Loiu, Derio eta Zamudiorekin batera.