Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Loir-Et-Cher

Frantziako iparraldeko departamendua, Parisko hegoaldean, Centre izeneko eskualdean [41]. 6.314 km2 eta 296.220 biztanle. Prefetura hiria, Blois. Suprefetura hiriak: Romorantin-Lanthenay eta Vendôme. Abere hazkuntza eta baso ustiakuntza dira departamenduko ekialdeko (Sologne) jarduera nagusiak. Cher eta Loire ibaien arteko lur eremuak aberatsagoak dira eta barazkiak eta mahastiak aldatzen dira bertan. Hiri nagusietan baizik ez dago industria (destilategiak, zurgintza, ehungintza, mekanika eta tresneria elektrikoa).