Loire-Atlantique
Frantziako mendebaleko departamendua, Loireko eskualdean, Ozeano Atlantikoaren ertzean [44]. 6.980 km2 eta 995.498 biztanle. Prefetura hiria, Nantes. Suprefetura hiriak: Ancenis, Châteaubriant eta Saint-Nazaire. Muino txikiak eta goi-ordoki apalak dira nagusi. Iparraldea menditsuagoa da hegoaldea baino, eta hegoaldean Grande Brièreko urtegiak daude. Ekonomia jarduera nagusiak nekazaritza (garia, garagarra, bazkarako landareak, abere hazkuntza), industria (Nantestik Saint-Nazairera luzatzen den Loira ibaiaren estuarioan nagusiki; ontzigintza, mekanika eta elektrizitate tresneria, kimika industria, petrolio findegiak, janari industria) eta turismoa dira.
- Loiolakoa, Inazio
- Loira
- Loire, Haute-
- Loire, Pays de la
- Loire
- Loire-Atlantique
- Loiret
- Loir-Et-Cher
- Loiti
- Loiu
- Loizaga