Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Loire, Haute-

Frantziako erdi-hegoaldeko departamendua, Auverniako eskualdean [43]. 5.011 km2 eta 205.895 biztanle. Prefetura hiria: Le Puy. Suprefetura hiriak: Brioude eta Yssingeaux. Allier eta Loira ibaiek igarotzen dute. Margeride goi-ordokiak mugatzen du mendebaletik eta Vivaraisekoak ekialdetik. Departamenduaren erdialdean Deves mendiak daude, sumendi jatorrikoak. Haute-Loireko eremurik garaiena Loira ibaiaren sortaldean dago (Mezenc eta Megal-eko mendialdeak). Ekonomia jarduera nagusia nekazaritzan (barazkiak, fruitu arbolak) oinarritua bada ere, industria ere hazi da 1980az geroztik bereziki (metalurgia arina, makina-lanabesa, zapatagintza).