Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Loiola

Azpeitiko udalerriko auzoa, Urola ibaiak zeharkatua, Erlo eta Oñazmendi mendien artean (Urola Kosta, Gipuzkoa). 1.400 biztanle inguru. Euskara, gipuzkera; euskaldunak % 90. Bertan dago San Inazio Loiolako santutegia. 1681ean hasi zen eraikitzen eta 1888an amaitu zuten Fontana arkitekto italiarraren planuei jarraituz. Elizak, atariko burualdeak, Etxe Santuko alboko hegalek eta eskolak osatua da Loiolako santutegiaren multzoa.  v  Donostiako auzoa, Urumea ibaiaren ertzean, Zorroaga eta Ametzagañako muinoen artean (Gipuzkoa).