Lekuona Berasategi, Julen
Gipuzkoar kantagile eta idazlea (Oiartzun, 1938 - 2003). Kantagintzan 1963. urtean hasi zen. Ez dok amairu (1965-1972) artista taldearen sortzaileetako bat izan zen, eta herriz herri ibili zen taldearekin batera jaialdiak eskaintzen. Abesti askoren egilea da eta zenbait disko argitaratu ditu. Xabier Lete eta Antton Valverderekin Bertso Zaharrak disko bikoitza grabatu zuen. Tennessee Williams-en Kristalezko Zooa izeneko antzerkia eta Priestleyren Ertzaina etxean obra euskaratu zituen. Zenbait argitalpenetan argitaratu zituen artikuluak: Argia, El Diario Vasco eta Plazara, besteak beste. Isilune luze baten ondoren 1999ko udan igo zen berriz taula gainera bere jaioterrian eskainitako kantaldi batean. Bertan, garai bateko abesti ezagunak ez ezik, azken urteetan sortutakoak ere aurkeztu zituen. Omenaldi eta antzeko ekintzetan ere aritu zen orduz geroztik kantari.