Lekuona Etxaniz, Antonio Maria
Gipuzkoar margolaria (Tolosa, 1831 - Ondarroa, 1907). Iruñean eta Madrilgo San Fernandoko Arte Ederretako Eskolan egin zituen margolaritzako ikasketak. 1850ean Natur Zientzien Museoko marrazkilari postua lortu zuen lehiaketak gainditu ondoren eta 20 urtez izan zen bertako irakasle. Erakusketa garrantzitsu batzuk egin ondoren (Madril, 1856, 1864, 1871; Baiona, 1864) lanpostuari uko egin eta 1872an Bilbon hartu zuen bizilekua. Urtebete geroago Karlos VII.aren margolari izendatu zuten. 1875ean Karlos Borboitarraren zinegitea Gernikako arbolapean Bizkaiko Jauna legez koadroa pintatu zuen, 1876an Elisabeten jarraitzaileek erre zutena. Reniers margolari flandestarraren kutsua nabari zaie Lekuonaren pinturei. Euskal giroko ikuspegiak pintatu ohi zituen eta euskal margolaritza deituaren aitzindaritzat hartua da.