Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lekunberri

Nafarroako udalerria (Iruñeko merindadea). 1999ko datuen arabera, 834 biztanle ditu(lekunberritarrak). Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu euskaldunean dago. Ekonomia jarduera nagusiak nekazaritza eta zerbitzuak (Larraungo udalerriko beharrak asetzeko oinarrizko zerbitzuak) dira. Aipagarri dira XII. mendeko San Joan Bataiatzailearen parrokia eliza gotikoa (XX. mendean eraberritua) eta Alkatenea eta Errementenea etxeak.