Lekunberri (Lekunberri-Garazi)
Nafarroa Behereko udalerria, Donibane Garaziko kantonamenduan. 1999ko datuen arabera, 187 biztanle (lekunbertarrak). Lecumberry du izen ofiziala. Ekonomia jarduera nagusiak zerbitzuak (oinarrizko zerbitzuak) eta industria (janari industria) dira. Dena dela, Lekunberriko herriak ez du nekazari izaera galdu eta langile gehienek bigarren lanbidea dute nekazaritza. v Historia. 1189. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Lekunberriko herria.