Lekuona Rezola, Manuel
«Urtxalle» Gipuzkoako bertsolari eta pilotaria (Oiartzun, 1828 - Oiartzun, 1901). 1851n Miarritzen jokatu zuen ospe handiko pilota partida bat, enperadoreen aurrean. Iruñean ere beste bat jokatu zuen Ocón pilotari ezagunaren kontra, eta irabazle izan zen. Baina pilotariz gain bertsolaria ere bazen, eta gitarrista. Urtxallerenak dira, besteak beste, Maitia, nahi badezu eta Agur Jaunak bertso sail ezagunak. Urtxalleren bertsoak Antonio Zavalak jaso zituen Oiartzungo bost bertsolari izeneko liburuan.