Le Duc Tho
(Phan Dinh Khai deitua). Vietnamdar politikaria (Nam Ha-ko herrialdea, Indotxina, 1912). Indotxinako alderdi komunista sortu zuen 1930ean eta handik gutxira atxilo hartu zuten baina Txinara ihes egitea lortu zuen 1940an. Vietminh-en ordezkaria izan zen 1949az geroztik eta gerrillako estatu goreneko buruzagia 1966tik aurrera. Vietnamen ordezkaria izan zen 1968-1973 urteetan, hots, bake negoziazio garaian. 1973an Bakearen Nobel saria jasotzeari uko egin zion, Henry Kissinger, Estatu Batuetako politikaria, saria jasotzeko izendatua izan baitzen. Vietnamgo alderdi komunistako idazkaritza nagusira eta politburoko partaide izatera iritsi zen 1976an.