Le Chatelier, Henry Louis
Frantses fisikari eta kimikaria (Paris, 1850 – Miribel–les–Échelles, Isère, 1936). Metalen eta aleazioen egitura ikertu zuen, eta azterketa termikoa eta kristalografia mikroskopikoa ikertu zituen. v Le Chatelier–en legea. Orekatutako sistema bat norabide batean aldaraziz gero, sistema bera behartzen duen eraginaren kontra aldatzera saiatzen da, eragin hori deuseztearren.