Le Carré, John
(David John Moore Cornwell jaiotza izenez). Ingeles idazlea (Poole, Dorset, 1931). Guztiz ospetsu egin dute bere espioitza eleberriek. Britainia Handiko kanpo zerbitzuetarako lan egin zuen Alemanian 1959an. Urte hartan hasi zen idazten eta arrakasta handia izan zuen bere hirugarren eleberriak, The Spy Who Came in from the Cold (1963, Hotzetik etorri zen espioia). Espioitza eleberri gehiago idatzi zituen ondoko urteetan (1968, A Small Town in Germany, Almaniako hiri txiki bat) eta trilogia bat eskaini zuen 1974-1980 urteetan George Smiley espioi britainiarra eta Karla espioi sobietarra kontrakarrean ezarrita: Tinker, Tailor, Soldier, Spy (1974, Alproja, jostuna, soldadua, espioia), The Honourable Schoolboy (1977, Eskola mutil ohoragarria) eta Smiley´s People (1980, Smileyren jendea). The Little Drummer Girl (1983, Neskatxa danbor-jotzailea) eleberrian, Israelgo zerbitzu sekretuen eta Palestinako iraultzaileen arteko borroka plazaratu zuen. 1986an eman zuen argitara A Perfect Spy (Hutsik gabeko espioia) eleberria. 1997an argitaratu zuen Panamako jostuna eleberria. Bi urte geroago azaldu zen Single and Single, eta 2000. urtean The constant gardener. 2001. urtean Lorazain irmoa argitaratu zuen, farmazia laborategien zikoizkeriari buruzkoa.