Le Jeune, Claude
Frantses musikagilea (Valenciennes, 1530 inguruan - Paris, 1600). Frantses Berpizkundeko musikagile ezagunenetako bat da. Henrike IV.aren ganbera musikagilea izan zen. Frantses-flandestar polifoniaren eta italiar madrigalen baliabideak erabili zituen. Le Jeunek idatziak dira, besteak beste: Le printemps; musika neurtuaren bilduma bat; salmoetarako moldaketak, (Dodécachorde, 1589, bilduma barne); italiar madrigalak, frantses chanson -ak, latinezko moteteak.