Le Caine, Hugh
Kanadar fisikari eta musikaria (? - 1977). Kanadako Ikerketa Kontseiluan fisikari gisa lan egiten zuela, hain gogoko zituen musika elektronikoa eta soinu berrien sormena lantzen jardun zuen etxean. Musika elektronikoaren aitzindaria da, eta hainbat musika tresna asmatu zituen 1940ko hamarkadan, horien artean Sackbut sintetizadorea, gaur egun tentsioz kontrolaturiko lehen musika tresnatzat hartua. Geroago, etxean egiten zituen lanak Ikerketa Kontseiluan lantzeko baimena eman zioten, eta egun osoan lan horretan aritzearen ondorioz musika tresna eta obra berriak sortu zituen; horien artean Dripsody delakoa da ezagunena, ur tanten hotsak besterik erabiltzen ez duen musika lana.