Kamel, Georg Joseph
Austriar botikaria eta botanikoa (Brno, 1661 - Manila, 1706). Farmazia ikasketak egin zituen eta Jesusen Lagundian sartu zen. 1678an Filipenetako uharteetara joan zen; han farmazia bat sortu zuen Manilako jesuiten ikastetxean. Uharteetako landareak aztertu zituen, Luzongoak batez ere, eta bere azterketen emaitzak Ray ingeles botanikoari eman zizkion aditzera; hark bere Historia plantorum-en argitaratu zituen. Kamelen aurkikuntza garrantzitsuena San Ignazioren baba izan zen, estriknina kopuru txikiak dituen tasun terapeutikoko landarea. Japoniako arrosa Europara ekartzea berak aholkatu zuen, eta Kamelen ohorez “kamelia” izena eman zioten.
- kamamila
- kamantza
- kamartz
- Kamchatka
- kamefito
- Kamel, Georg Joseph
- kameleoi
- kameleonido
- kamelia
- kamelido
- Kamen, Henry