Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kamen, Henry

Britainiar historialaria (1935). Oxfordeko Unibertsitatean ikasi zuen eta Warwickeko Unibertsitateko irakaslea da. Bere garaiko hispanista garrantzitsuenetako bat da. Espainiako ondorengotza gerra, inkisizioa, erlijio gerrak eta monarkia desberdinak ikertu ditu. Lan aipagarriak ditu: Espainiako Ondorengotza Gerra, 1700-1715 (1969), Espainiako Inkisizioaren Historia (1967), Tolerantziaren sorrera eta garapena Europa modernoan (1987), Karlos II.aren Espainia (1980), Gizarte gatazkatsua: Espainia, 1469-1714 (1984).