Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kameleonido

izond. Zool. Ezkatadunen ordenako izen bereko familiako narrastiez esaten da. Zuhaitzetan bizi izateko egokituak daude. Gorputz estu albo-zapala dute eta zangoak mehe luzeak. Atzaparrak eta isatsa oratzaileak dituzte, eta kolorea lekuan lekukora aldatzen dena, begiak txiki biribilak eta oso irtenak eta mihia uzkurkorra. Afrikan, Espainiako hegoaldean, Asia Txikian eta Indian bizi dira.