kamelido
izond. Zool. Artiodaktiloen ordenako izen bereko familiako animaliez esaten da. Lepo eta hanka luzeak dituzte: bi behatzekoak hankak; hortzak, 32 edo 34. Ez dute adarrik. Urdaila hiru barrunbez osatua dute, eta diafragmako parte batzuek hezurtuak; kasu bakarra da ugaztunetan hori duena. Asiako erdian, Hego Ameriketako mendebalean eta Afrikako, Mediterraneoaren eta Senegalen bitarteko eta Atlantiko eta Indiako Ozeanoen arteko eskualdeetan bizi dira.