Kamchatka
Errusiako penintsula, Siberiako ekialdeko muturrean, Ojotsk eta Berin itsasoen artean dagoena (350.000 km2). Sumendi jatorriko mendi zerrenda batek zeharkatzen du penintsula (Kliuchevskaia sumendia, 4.750 m). Ur beroko iturri eta geiser ugari dago. Basoz estalia dago. Oso klima gogorra du: neguak oso hotzak dira eta elur asko egiten du. Hiri nagusiak kostaldean daude, eta arrantza da bertako biztanleen ogibide nagusia. Petropavlovsk da portu nagusia. Barnealdean urre eta ikatz hobiak daude.