Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

kamamila

iz. Bot. Lore-elkartuen familiako basalandare usainduna, zurtoinak gehienetan etzanak, eta loreak erdigune biribil hori batez eta hosto zuriz osatuak dituena (Matricaria chamomilla edo Chamomilla recutita). Larranbilo izenaz ere ezagutzen da. Bitxilorearen oso antzekoa izaten da, erdiko begia horia eta inguruko hosto-txikiak zuriak dituena. Berez belardietan, bide bazterretan eta landu gabeko sailetan hazten da. ik. bitxilore. Kamamila erromatarra: Antemis nobilis edo Chamaemelum nobile. || Kamamilaren loreak uretan egosirik egiten den edabe sendagarria. || Kamamilaren lorea, medikuntzan edabeak egiteko erabiltzen dena.  v  Asto kamamila. Kamamila arrunta baino neurriz luzeagoa eta lorea ere zabalagoa duena. Hura baino leku hezeagoetan hazten da.